RC Deportivo - Athletic Club
Jardunaldia 13
Liga

RC Deportivo - Athletic Club

RC Deportivo
RC Deportivo
22
Athletic Club
Athletic Club
  • 35' Adrián
  • 76' Schar
  • Susaeta 15'
  • Williams 60'

KokapenaAbanca-Riazor , A Coruña

20.879 pertsona

Itxura ona, baina uzta eskasa

RC Deportivok 2 Athletic Clubek 2Athletic Clubek bina berdindu du A Coruñako RC Deportivoren aurka…

undefined

RC Deportivok 2 Athletic Clubek 2


Athletic Clubek bina berdindu du A Coruñako RC Deportivoren aurka Riazorren. Susaetak eta Williamsek egin dituzte gure taldearen golak eta Adrianek eta Scharrek talde galiziarrarenak.

Itxura ona, baina uzta eskasa. Horrela laburbildu daiteke eguerdian jokatu den lehia. Gure taldeak merezimendu gehiago egin ditu partida osoan zehar, baina ez ditu jokoan zeuden hiru puntuak eskuratu.

Zuri-gorrien hasiera onak saria izan du Susaetak jokaldi azkar eta landua Rubenen aurrean ederto amaitu duenean. Aitzitik, golaren ostean, unerik eskasenak heldu zaizkigu eta korner baten ostean Deportivok berdinketa lortu du Adrianen bitartez.

Dena den, lehen zatiaren amaiera gurea izan da eta baita bigarren zatiaren hasiera. De Marcos, zelaian aspaldiko partez, lesionatu egin da eta, hortik gutxira, bere tokian agertu den Raul Garciak pase bikaina eman dio Williamsi horrek bigarrena egin zezan. Berriro aurretik, baina oraingo honetan Athleticek aurrera begira segitu du eta aldea handitzeko abaguneak heldu dira: adibidez Iturraspek areaz kanpotik zutoinera jaurti du.

Tamalez estrategiak zigortu gaitu eta Sharrek binakoa egin du. Gure taldeak hirugarrenarena sartzeko ahaleginak biderkatu ditu eta Williamsek baloia ezkerrez zutoinera bidali du. Azkenean puntu bat gehiago, laguntzen duena, baina nahikoa ez dena sailkapenean lasaitasuna irabazteko.

Astea ixten da hirugarren partida galdu gabe pilatuz, eta ate joka dagoenak San Mamesera eramaten gaitu, saio bikoitza baitago. Asteazkenean Koparekin hitzordua daukagu SD Formenteraren aurka eta larunbatean Real Madrilen bisitaldia. Partida horretan ezin izango du Laportek jokatu, bere bosgarren txartel horia ikusi baitu.