
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2017-18
- Panathinaikos - Athletic Club
Panathinaikos - Athletic Club


- 28' Lod
- 55' Cabezas
- Aduriz 68',74' (p.)
- De Marcos 71'
KokapenaApostolos Nikolaidis , Atenas
Sei minutuko ekaitza eta San Mamesen biribildu beharko
Panathinaikosek 2 Athletic Clubek 3Athletic Clubek 2-3 irabazi dio Panathinaikos FC taldeari Apostolos Nikolaidis futbol…

Panathinaikosek 2 Athletic Clubek 3
Athletic Clubek 2-3 irabazi dio Panathinaikos FC taldeari Apostolos Nikolaidis futbol zelaian. Adurizek (2) eta De Marcosek egin dituzte gure taldearen golak Lodek eta Cabezasek aurretik egindakoak ezerezean uzteko.
Emaitzak jokoa gainditu du gaurkoan, batez ere partidako lehen ordubetean ikusitakoa kontuan hartuta, baina partidak, eta kanporaketak, luzeak dira oso eta halaxe gertatu zaio talde greziarrari. Lehen zatian jaun eta jabe izan dira eta zuri-gorriek ez dute agindu zelaian, nahiz eta gola etxekoen lehen aukera garbian heldu den.
Bigarren zatian hobeto zelairatu da Athletic, baina berehala heldu da bi eta zerokoa eta hortik aurrera gure taldeak arriskuan zegoen sailkapena alde jartzeko berebiziko ahalegina egin du, eta baita fruitua lortu ere sei minutuko ekaitza perfektuaren bitartez. Adurizek buruz, De Marcosek boleaz eta Adurizek berak penaltiz San Mameserako utzi dituzte etxerako lanak, baina ongi bideraturik play-off gainditzeko asmoz.
Tartean Getafe datorkigu bisitari aurtengo denboraldiko Ligari ekiteko Aste Nagusiaren lehen asteburuan. Horrek ere xarma berezia emango dio San Mameseko hitzorduari.
Hamaikakoan

Vlachodimos
Koutroumbis
Nuno Reis
Altman
Molins
Zeca
Cabezas
Lod
Kourbelis
Hult
Moledo
Ordezkoak
Luciano
Chatzigiovanis
Donis
Steele
Kolovetsios
Evangelou
Pispas
Entrenatzaileak
Marinos Ouzounidis

Panathinaikos
Hamaikakoan
