
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2017-18
- Athletic Club - Valencia CF
Athletic Club - Valencia CF


- 49' De Marcos
- Kondogbia 23'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
34.382 pertsona
Partida ona, emaitzari begira gehiago merezi arren
Athletic Clubek 1 Valentziak 1Athletic Clubek bana berdindu du Valentzia CF taldearen aurka San Mamesen….

Athletic Clubek 1 Valentziak 1
Athletic Clubek bana berdindu du Valentzia CF taldearen aurka San Mamesen. De Marcosek sartu du gure taldearen gola eta Kondogbiak valentziarrena.
Lehia polita ikusi dugu, zuri-gorriek emaitzari begira gehiago merezi duten arren. Lehen zatian bisitariak aldeko zero eta batekoarekin joan diren arren, emaitzak ez zuen islatzen zelaian ikusi den partida. Gainera, zoritxarrez, Adurizek ezin izan du penalti bat sareratu 36. minutuan, Netok igarri baitio jaurtiketa eta desbideratu egin du baloia.
Bigarren zatiaren hasieratik zurigorriak nagusitu dira eta De Marcosek, ezkerrez, areaz kanpotik, berehala berdindu du norgehiagoka. Hortik aurrera talde biak garaipenaren bila aritu dira, abagunerik argienak gureak izanik.
Ligako aste hirukoitza ixteko gure taldea Sevillara doa bertako Sevilla FC-ren aurka larunbatean jokatzeko. Ea nabari den hobekuntza asteburuan baieztatu dezakegun.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
José Ángel Ziganda

Valencia CF
Hamaikakoan
