Hannover 96 - Athletic Club

Hannover 96 - Athletic Club

Hannover 96
Hannover 96
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 23' Füllkrug
  • 27' Asano

KokapenaHDI Arena , Hannover

11.200 pertsona

Hannover eraginkorragoa izan da

Athletic Clubek 2-0 galdu du Hannover 96 taldearen aurka HDI Arenan. Fullkrug eta Asano izan…

undefined

Athletic Clubek 2-0 galdu du Hannover 96 taldearen aurka HDI Arenan. Fullkrug eta Asano izan dira golegileak, etxeko taldearen eraginkortasuna erakutsiz.

Gure taldeak ondo ekin dio lehiari, espero zen moduan ekimena hartu guran. Aitzitik lehen ordu laurdena pasata, alemaniarrek hobeto irakurri dute neurketa eta etekin ezin hobea atera diete gure baloi galera batzuei. Gauzak horrela, bost minututan partidako gol biak heldu dira, 22. eta 27. minutuetan. Zuri-gorriek ordu erditik aurrera erreakzionatu dute, atsedenaldira arte abagune pare bat sortuz.

Bigarren zatian taldeak erregulartasuna mantendu du, orekatuago egon da, baina sakontasunak ez du golik ekarri, aukera askozaz gehiago sortu arren.

Eta denboraldi-aurreak etenik ez duenez, espedizioak Munichera hegaldi bat hartu du eta hortik autobusez Augsburgera hilaren 12an bertoko taldearen aurka denboraldi-aurreari amaiera emateko.