RCD Espanyol VS Athletic Club 2018-11-5 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
11. Jardunaldia

RCD Espanyol1 : 0Athletic Club

Borja Iglesias42'
Bertaratzea14.209
Laburpen bideoa
Estadioa
RCDE Stadium
Herria
Cornellà-El Prat
Data
05/11/2018
Ordua
21:00
Data eta ordua
2018-11-5 - 21:00

Lehen porrota etxetik at

Athletic Clubek 1-0 galdu du RCD Espanyolen aurka RCDE Stadiumean. Borja Iglesiasek egin du partidako…

2018ko aza. 5a

Athletic Clubek 1-0 galdu du RCD Espanyolen aurka RCDE Stadiumean. Borja Iglesiasek egin du partidako gol bakarra lehen zatiaren azken minutuetan

Gure taldeak ez du garaipenaren bidea aurkitzen eta denboraldiko hirugarren porrotarekin jada hamar partida dira hiru puntuak aldi berean zenbatu gabe.

Lehen zatiaren nagusitasuna zuri-gorria izan da, baina benetako arriskua sortu gabe. Espanyolek, aldiz, etekin paregabea atera die sortutakoei. Golaren ostean Athleticek aukera garbi pare bat izan du (Williamsek zutoinera eta Raul Garciak Diego Lopezen eskuetara)

Bigarren zatian partida ireki da oso eta hor etxekoek abagunerik garbienak eduki dituzte, kontraerasoan. Gure aldetik Adurizen eta Williamsen hanketan egon da arriskua, baina alferrik, azken finean ahalegina antzua izan baita.

Hurrengo hitzordua ez da errazegien artean kokatzen, Wanda Metropolitanora egin beharreko bisita hain zuzen ere, baina lanean indarrak batzeko unea da, ez etsipenarena.

Madrilen Dani Garcia (txartel pilaketa) eta Yeray ez dira egongo (lesioa) Zalantzan dago Raul Garciaren presentzia, ezker hankako orkatilan zartadura baitauka.