
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2018-19
- Athletic Club - Real Valladolid
Athletic Club - Real Valladolid


- 45' (p.) Aduriz
KokapenaSan Mamés , Bilbao
42.633 pertsona
Berdinketa mingotsa
Athletic Clubek eta Real Valladolidek bana berdindu dute San Mamesen. Aritz Adurizek, penaltiz, eta Oscar…

Athletic Clubek eta Real Valladolidek bana berdindu dute San Mamesen. Aritz Adurizek, penaltiz, eta Oscar Planok egin dituzte partidaren golak.
Berdinketa mingotsa San Mamesen urteari agur esateko. Zuri-gorriek ekimena eraman dute, gaurkoan sakontasun gutxiagorekin, eta saria eskuratu dute Aritz Adurizek maisuki jaurti duen penalti baten eskutik. Litekeena da penaltien historiarako geratzea, inoiz ez baita horrelako erarik ikusi jaurtitzeko orduan, elitean ez behintzat.
Bigarren zatian Valladolidek aurrerapausoa eman du, baina ez du gehiegi estutu gure taldea. Dena den, lehiaren azken uneotan, zorigaiztoko jokaldi batean patuak erakusten digu bidea luzea eta gogorra izango dela, gaurkoan behintzat jaitsiera postuetatik at gauden arren.
Gabonetako etenaldiaren ostean urtarrileko aldapa helduko zaigu, Celtarako egin beharreko bisitalditik hasita. Neurketa horretan Yeray eta Raul Garcia ez dira egongo, txartel horien pilaketa dela eta.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Gaizka Garitano

Real Valladolid
Hamaikakoan
