Girona FC - Athletic Club
Jardunaldia 29
Liga

Girona FC - Athletic Club

Girona FC
Girona FC
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 37' Stuani
  • Williams 53'
  • Raúl García 59'

KokapenaMontilivi , Girona

10.652 pertsona

Berrogei…eta gora begira

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Girona FC taldeari Montilivi futbol zelaian. Iñaki Williamsek eta Raul Garciak egin dituzte gure taldearen golak bigarren zatian.

undefined

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Girona FC taldeari Montilivi futbol zelaian. Iñaki Williamsek eta Raul Garciak egin dituzte gure taldearen golak bigarren zatian eta Stuanik lehen zatian egin duena gainditzeko. Jada berrogei puntu pilatu ditu Athleticek eta gora begira dago. Gainera kontrako markagailu bat irauli du eta etxetik kanpoko garaipenaren zaporea berreskuratu du.

Gaurkoan hasiera ona izan du taldeak eta lehen hogei minututan kontrolpean izan du partida. Dena den, lehia zabaltzen joan den heinean etxekoek gero eta sakontasun gehiago lortu dute. Joan-etorriak ugaritu egin dira eta azken txanpan, 37’ minutuan Stuanik buruz bere arriskuaren aztarna utzi du bat eta zerokoa ezarriz.

Bigarren zatiaren hasiera ona izan da, eta zuri-gorriek hor erabaki dute lehia: zortzigarren minutuan Yuriren erdiraketa bat Williamsek buruz sareetara bidali du eta hortik oso gutxira Williams izan da erdiratu duena Raul Garciak, buruz ere, Iraizoz gainditzeko.

Hortik amaiera arte urdinez jokatu dutenek aukerarik garbienak izan dituzte, azken pasean asmatu barik. Dani Garciak zelaia utzi behar izan du, lesionaturik, eta Girona baloi loratuen bitartez saiatu da, baina alferrik, lan bikaina egin baitugu defentsan. Ea asteazkenean Levanteren aurka boladari eusten diogun.