Getafe CF - Athletic Club
Jardunaldia 31
Liga

Getafe CF - Athletic Club

Getafe CF
Getafe CF
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 78' Ángel

KokapenaColiseum Alfonso Pérez , Getafe

11.617 pertsona

Etxekoak eraginkorragoak izan dira

Athletic Clubek 1-0 galdu du Getafe CF taldearen aurka Coliseum Alfonso Pérez futbol zelaian.

undefined

Athletic Clubek 1-0 galdu du Getafe CF taldearen aurka Coliseum Alfonso Pérez futbol zelaian. Angelek, bigarren zatian, egin du partidako gol bakarra. Alde biko lehia izan da jokatutakoa, non ate aurreko eraginkortasunak agindu duen.

Lehen zatian zuri-gorriak nagusi izan dira. Ekimena gurea izan da, hasieratik atsedenaldira arte, baina sakontasunik gabe. Aldi berean, Athleticek arerioa eskuloturik izan du. Ordu erdirako Cordobak izan du abagunerik garbiena, baina Soriak errazegi harrapatu du haren ezkerkada.

Aitzitik, bigarren zatian panorama bestelakoa izan da. Etxekoek gehiago estutu dute eta eraginkorragoak izan dira. Aukera bi baino ez dituzte sortu, baina gola lortzeko nahikoak izan dira.

Lehendabizikoa Matarentzat izan da, baloia kanpora bidaliz eta, bigarrenean, tamalez, Angelek asmatu egin du. Hamabi minutu falta ziren, baina ez dugu aukerarik sortu, ezta Adurizen berragerpenarekin ere.

Porrota baino haratago, okerrena izan da Ibairen lesioa, zartadura baitauka bere ezker orkatilan. Halaber, San Josek bosgarren txartel horia ikusi du eta ezin izango du hurrengo igandean, 14:00etan ere, Rayo Vallecanoren aurka San Mamesen jokatuko den norgehiagokan egon. Gora begiratzeko tartea eta puntuak egon badaude.