Athletic Club - RC Celta
Jardunaldia 37
Liga

Athletic Club - RC Celta

Athletic Club
Athletic Club
31
RC Celta
RC Celta
  • 16' Raúl García (p.)
  • 17' Raúl García
  • 40' Williams
  • Iago Aspas (p.) 89'

KokapenaSan Mamés , Bilbao

42.494 pertsona

Europatik puntu batera eta agur hunkigarriak

Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Real Club Celtari San Mamesen. Raul Garciak (2, bat penaltiz) eta Iñaki Williamsek egin dituzte gure taldearen golak.

undefined

Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Real Club Celtari San Mamesen. Raul Garciak (2, bat penaltiz) eta Iñaki Williamsek egin dituzte gure taldearen golak. Aspasek (penaltiz) sartu du galiziarren gola.

Dotore esan dio Athletic Clubek agur aurtengo denboraldiari etxean. Dotore emaitza aldetik, garaipenarekin europar sailkapena puntu batera baitago eta era hunkigarrian amaieran Susaeta, Iturraspe eta Ricori agur esateko unean, eta baita atsedenaldian Billy McNeilen omenez OCM sariaren emate ekitaldia burutzean ere.

Talde biek asko zeukaten jokoan, baina zuri-gorriek hobeto ekin diote norgehiagokari eta di-da batean bideratu dute lehia. Penaltiz Raul Garciak eta hurrengo minutuan Raul Garciak berak Williams eta Muniainen arteko bat bikoa sareetara bultzatuz. Lana biribiltzeko Williamsen presioak etekina atera dio Celtako atezainaren aldaratzeari eta atsedenaldira partida ia erabakita zegoen.

Bigarren zatian kontrol lana izan da nagusi, laugarren gol bat baliogabetu zaigu Capa zentimetro batzuk aurreraturik zegoelako eta azken orduko penalti bat seinalatu digute, baina garaipena etxean geratu da, merezimendu osoz.

Jardunaldi bat falta da Liga amaitzeko, Athleticek izugarrizko bigarren itzulia egin du eta puntu batera gaude UEL-ren kanporaketetarako txartela eskuratzeko eta hiru puntura Multzoen Fasean zuzenean sartzeko. Galtzean ere aukera izango genuke, baina hobe positiboki pentsatzea. Dena den, azken jardunaldiko emaitza edozein izanda ere, taldeak lan oso ona egin du aurtengo denboraldian.