Athletic Club - RCD Espanyol
Jardunaldia 11
Liga

Athletic Club - RCD Espanyol

Athletic Club
Athletic Club
30
RCD Espanyol
RCD Espanyol
  • 4'16' Muniain
  • 78' V.Gómez (b.a)

KokapenaSan Mamés , Bilbo

37.094 pertsona

Muniainen aginduetara, Athletic nagusi

Jokalari nafarrak zuri-gorrien hiru golak eragin ditu Espanyol mendean hartu eta San Mameseko ilusioa berpizteko

undefined

Gau bikaina Katedralean. Espaynoli 3-0 irabazita, bolada txarrarekin bukatu eta ilusioa berpiztu du Athleticek San Mamesen. Muniainek bi gol egin eta hirugarrena eragin du, Athletic Europako postuetatik hiru puntutara uzteko.

Zuri-gorriek ederto hasi dute norgehiagoka eta 16. minuturako 2-0 aurretik ziren markagailuan. Lehenengo gola Raul Garciaren lehia on baten ostean iritsi da: kapitaina azkar ibili da aldaratzea haertu eta baloia ondo sareetara bidaltzeko.

Gaizka Garitanok ezustean harrapatu du Machin: Raul Garcia aurrean, Muniain bere atzean eta Williams hegalean jarri du entrenatzaileak. Bigarren gola Muniainek area kanpotik errematatutako bolea bikain baten ondoren iritsi da. Diego Lopezek ezin izan du nafarrarren parabola gelditu.

Espanyolek minduta hasi du partida, baina hala ere, ez du amore eman eta markagailuan hurbiltzeko aukerak izan ditu lehenengo zatian. Epaileak Bernardok buruz egindako gola baliogabetu du, jokoz kanpo argiagatik, eta Unai Simonek geldiketa bikaina egin dio David Lopezi. Oblaken geldiketak ekarri ditu gogora Simonek.

Zuri-gorriek 3-0 lortzeko aukera ona izan dute bigarren zatia hasi eta berehala. Muniainek abiatu du jokaldia, Raul Garciak erdiratu eta Kordobak eskuinarekin errematatu du baloia, baina Diego Lopezek ondo gelditu du. Garitanok San Jose zelairatu du Unai Lopezen ordez, erdigunea sendotzeko asmoz.

Athletic galopan hasi da eta lEspanyolek amore eman du. Iñigo Martinezek ateratako falta batean heldu da hirugarrena: baloia Capari eman, Kordobak baloia utzi eta Muniain indarrez sartu da. Victor Gomez traba egiten saiatu da eta azkenean bere atean sartu du gola. Ikerren gaua izan da, eta txalo zaparrada handi batekin utzi du berdegunea. Celtaren aurka Kopan erakutsi zuen gol-gosea erakutsi du gaur nafarrak. Perikitoek aukera bakarra izan dute partida bukatu baino lehen, baina Unai Simonek ondo gelditu du Wu Leirekin izan duen buruz burukoa.