- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2020-21
- Getafe CF - Athletic Club
Getafe CF - Athletic Club
- 75' Ángel
- Villalibre 9'
KokapenaColiseum Alfonso Pérez , Getafe
Puntu banaketa Getafen
Villalibrek sartutako gola Angelek berdindu zuen amaitzeko ordu laurden bat falta zela, baina berdinketak lehoiei gorantz jarraitzeko aukera ematen die
Pena izan da. Ordu laurden bat falta zela, garaipenak ihes egin du Getafen, Angelek kontraeraso batean lehoiak zigortu ondoren. Denboraldiko lehen berdinketa da zuri-gorrientzat. Athletic Clubek garaipenaren saria lortzeko lan handia egin zuen lehen zatian, eta Asier Villalibrek denboraldian buruz sartzen duen lehen gola egin zuen. 0-2koa lortzeko aukera gehiago egon dira, joko azkar eta arina eginez, baina Coliseumen irabaztea ez da erraza eta Bordalasen mutilek gora egin zuten atsedenaldiaren ostean.
Gaizka Garitanok Betis jipoitu zuen hamaikakoa errepikatu zuen, eta Vencedorrek eta Vesgak bizitza osoa elkarrekin jokatzen zeramatela ematen zuen. Zirt edo zart mugitzen ziren, sinkronizatuta, eta protagonismoa haiena zen zelai erdian. Mataren ezusteko baten ondoren, Vesgak izan zuen bere bi aukeretako lehena, Williamsekin lotutako jokaldian.
9. minutuan iritsi zen 0-1ekoa, Villalibreren burukada batean Berenguerrek bigarren zutoinean ateratako kornerrean. Cuchok berdintzeko aukera izan zuen baina Simonek aukera saihestu zuen oinekin; hori kenduta, Athletic partidaren jaun eta jabe izan zen tarte horretan. Lehoiei hiru puntuak eman ahal izan zizkien jokaldia agertu zen: Capa eta Williamsen arteko bat-bikoan Iñakik Vesgari atzera pasatu zion. Mikel atzetik heldu zen ezkerrekoarekin jotzeko, baina David Soriak gola saihestu zuen. Iñigo Martinezek urrutitik jaurtitako falta batek ere beldurtu zituen Getaferen jokalariak.
Getafek aurrera egin zuen Djenè zelai erdian jarrita eta Arambarrirekin oldarkortasuna eta jokoa irabazi zituen. Halaber, aipatutako azkenak zutoinean jo zuen baloia. Balenziagak Yuri ordezkatu zuen zorabiatuta sentitzen zelako, eta lehoiek euren burua defendatzen jakin zuten gehiegizko falta izandako partidan. Zuri-gorriei ezusteko bakar batean harrapatu zien kontraeraso baten bidez Angelek, Unai Simonen eskuineko zutoinari itsatsitako jaurtiketan. Lege puntua izan zen, zati bana talde bakoitzarentzat izan zelako. Capa minduta zegoen, eta haren ordez De Marcos zelairatu zen, beraz, 400. partida bete zuen. Harro egoteko.