Athletic Club - RC Celta
Jardunaldia 12
Liga

Athletic Club - RC Celta

Athletic Club
Athletic Club
02
RC Celta
RC Celta
  • Hugo Mallo 61'
  • Iago Aspas 78'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Porrota Celtaren aurka San Mamesen

Hugo Mallok eta Aspasek Athleticen bi hutsegite aprobetxatu dituzte lehoiak 0-2 mendean hartzeko

undefined

Real Club Celtak 0-2 gainditu du Athletic San Mamesen partida parekatu batean, zuri-gorrien bi akats aprobetxatu eta gero. Hugo Mallo eta Aspas izan dira golegileak. Hortaz, Gaizka Garitanoren jokalariek bolada onari amaiera jarri diote, taldeak etxean hiru partida jarraian irabazi ondoren.

Neurketaren hasieran Celtaren jokalari batek eskuarekin eman zion baloiari area barruan, eta lehoiek protesta egin zuten. Gure taldeak gaueko lehen aukera garbia ere izan zuten Nuñezen, Vencedorren eta Williamsen arteko jokaldi on batean, baina Muniainek lehen zutoinetik kanpora gurutzatu zuen gutxigatik.

Aukera gutxiko neurketa izan zen, baina atsedenaldiaren ostean Eduardo Coudeten mutilek aurrerapausoa eman zuten. Jokoz kanpo egoteagatik gol bat baliogabetu zieten eta horren ostean lehen gola egin zuten 60. minutuan: etxekoek zelai erdian baloia galdu zuten eta kontraerasoan Santi Mina bigarren zutoinetik Hugo Mallori pasea eman zion, atzeko hegalekoak buruz gola egin zezan. Garitanok Raul Garcia eta Unai Lopez prest zituen zelairatzeko.

Celtaren egitura taktikoa, hiru erdiko atzelarirekin, nahikoa izan zen Athletic geldiarazteko. Unai Simonek Capari egindako sake txar baten ondorioz, Braisek Aspasi pasea eman zion, eta aurrelariak behin betiko 0-2koa sartu zuen. Erreakzioa Mestallan etorri behar da.