
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2020-21
- Villarreal CF - Athletic Club
Villarreal CF - Athletic Club


- 74' Yeremy
- Williams 19'
KokapenaEstadio de la Cerámica , Vila-real
Berdinketa sutsua Madrigalen
Lehoiak Iñaki Williamsen golarekin aurreratu dira, baina Yeremy Pinok partida bukatzeko ordu laurden bat falta zela berdindu du

Athletic Clubek bana berdindu du Madrigalen, Iñaki Williamsek lehen zatian sartutako golarekin, eta Yeremy Pinoren gola jaso du ordu laurden bat falta zela. Emaitza justua izan da. Bigarren zatian Unai Emeryren jokalariek Gaizka Garitanoren taldeari gauzak estu jarri zizkiotenean, zuri-gorriek ondo eutsi zioten. Athletic bederatzigarren postuan dago eta sailkapenean gora begira, urteko azken egunean Real Sociedad etxean hartu aurretik.
Norgehiagoka zaila izan zen, espero zen bezala. Unai Simonek Fer Niñori egin ez zion penaltia berrikusi zuen, eta lehoiek Williamsen jaurtiketa batekin abisatu zuten, Vencedor gogotsuren pase on baten ostean. Lau minutu geroago, 19. minutuan, 0-1ekoa iritsi zen. Yurik Iñaki Williams ikusi zuen abiadura posizioan eta honek Asenjoren hanka azpitik baloia sarera bidali zuen.
Ruben Peñak abisua eman zion Simoni, baina iaz zelai horretan gertatu bezala atezaina bikain aritu zen. Eta Vesgak, urdail-minez, Yuriren erdiraketa buruz ondo errematatu zuen. Bigarren zati osoa geratzen zen, eta atezain zuri-gorriak Fer Niño eta Gerard Morenoren eskuz eskukoak gelditzea lortu zuen. Villarrealek denarekin bultzatu zuen, eta Simonek berriro geldiketa paregabea egin zuen etxeko aurrelari handiaren aurrean.
Jokaldi gakoa 62. minutuan egon zitekeen, Caparen baloi lapurreta batean, Berenguerri erdiraketa diagonala eginda, eta epaileak ikusi ez zuen arren, Pauek buruz kornerrera atera zuen baloi gurutzatua. Yeremy Pinoren zelairatzeak min egin zuen: zutoinean jo zuen eta jarraian berdinketaren gola egin zuen bigarren zutoinean.
Athletic ez zen beldurtu. Garaipenaren bila joan zen eta ia bere atean sartu zuen Albiolek Yuriren erdiraketa pozoitsu batean. Halaber, luzapenean Morcillok ere izan zuen garaipenaren gola bere oinetan; Asenjo atetik kanpo zegoen baina baloia eskuin eskuaz ateratzeko gai izan zen. Getafek, Valentziak eta Villarrealen zelaietan garaipena lortzeko zorian egon gara. Ildo horretatik jarraitu behar dugu.
Hamaikakoan

S. Asenjo
Mario Gaspar
R. Albiol
Pau
Parejo
Gerard
Foyth
M. Trigueros
Moi Gómez
A. Pedraza
F. Niño
Ordezkoak
R. Peña
Yeremy
Estupiñán
Chukwueze
Rulli
Funes Mori
Dani Raba
Take
J. Costa
Sofian
Álex B.
A. Millán
Entrenatzaileak
Unai Emery

Villarreal CF
Hamaikakoan

S. Asenjo
Mario Gaspar
R. Albiol
Pau
Parejo
Gerard
Foyth
M. Trigueros
Moi Gómez
A. Pedraza
F. Niño
Ordezkoak
R. Peña
Yeremy
Estupiñán
Chukwueze
Rulli
Funes Mori
Dani Raba
Take
J. Costa
Sofian
Álex B.
A. Millán
Entrenatzaileak
Unai Emery

Athletic Club
Hamaikakoan
