Athletic Club - Villarreal CF
Jardunaldia 24
Liga

Athletic Club - Villarreal CF

Athletic Club
Athletic Club
11
Villarreal CF
Villarreal CF
  • 44' Berenguer
  • Gerard 16'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Berdinketa Villarrealen aurkako partida parekatuan

Berenguerrek, taldeko goleatzaile nagusia jada, Gerard Morenoren gola berdindu zuen

undefined

Athletic Clubek berdinketa lortu du San Mamesen Villarrealen aurka (1-1) norgehiagoka oso parekatu batean, zuri-gorriek bigarren zatian garaipena lortzeko aukera izan bazuten ere Williamsen burukada baten bidez, baina Asenjok baloia gainetik ateratzea lortu zuen. Gerard Morenok aurretik jarri zuen Itsaspeko Horia eta Alex Berenguerren berdinketa atsedenaldiaren atarian heldu zen. Lehoiak sailkapenaren erdian daude, hamargarren postuan, hain zuzen ere. El Madrigaleko emaitza bera izan zen.

Villarreal hasieratik partida kontrolatzen saiatu zen, baina Raul Garciak eman zuen lehenengo abisua langa gainetik botatako jaurtiketarekin. Unai Lopez ere saiatu zen, baina bere ahalegina erraza izan zen Asenjorentzat. Hala ere, harmailan zigortuta zegoen Unai Emeryren taldeak Pedrazaren barneraldi on batekin jo zuen lehenengo: Gerard Morenoren ezkerreko hankara baloia etorri zitzaion eta Yerayn baloia pixka bat ikutu ondoren sareetarako bidea hartu zuen. 0-1ekoa zen 15. minutuan.

Lehoiak joko gehiago hartzen hasi ziren, batez ere ezker hegaletik eta berdinketa 43. minutuan iritsi zen Yuriren barneraldi batekin. Bere erdiraketa, Williamsek lehiatuta, Berenguerrek bultzatu zuen bigarren zutoinean. Ligan sartu duen seigarren gola da, beraz, lehoien goleatzaile nagusia da. Inbertsio errentagarria.

Athleticek oso ordu erdi ona jokatu zuen atsedenaldiaren ostean. Garaipena Williams eta Muniainen buruetan izan zuen, baina Asenjok eta Foythek geldiarazi zituzten. Villarrealek presioa bakarrik egin zuen azken txanpan. Orain Levanteren aurkako hitzordu bikoitza dator, Ligan eta Kopan. Denboraldiaren zati handi bat dago jokoan.