Real Betis - Athletic Club
Final laurdenak
Kopa

Real Betis - Athletic Club

Real Betis
Real Betis
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 84' Juanmi
  • Raúl García 94'

KokapenaBenito Villamarín , Sevilla

Kopako finalerdietara!

Lehoiak Real Betis penaltietan mendean hartuta sailkatu dira Simonen bi geldiketekin

undefined

Bukatu da penaltien madarikazioa Real Betisekin. Athletic Club ostiral honetan sartuko da Kopako finalerdietako zozketan, 120 minutuak berdinketarekin bukatu eta gero penalti-multzoan zuri-berdeak mendean hartuta. Simonen lan bikainak, Canales eta Juanmiren jaurtiketak geldituz, eta Marcelinoren lehoien lau jaurtiketa onek Bartzelona, Sevilla eta Levanterekin batera biharko zozketan sartzea ahalbidetu dute.

Sufrimenduz lortutako sailkapena izan zen, iazkoak bezalakoa. Sevilla zortea ematen dien hiria da lehoientzat, eta hamabost egunetan Kopako bi final jokatzea dute helburu. Badator Kopako Erregea. Athletic kanporatuta zegoela zirudien, baina Raul Garciak burukada ikaragarria egin zuen 93. minutuan, eta horrenbestez, txapelketatik kanpoan geratzeko zorian zeuden lehoiak erreskatatu zituen.

Partida oso orekatua izan zen, bi taldeen txandakako nagusitasunarekin. Canalesek eta Fekirrek abisua eman zuten lehen zatian, eta Villalibrek ere buruz kanpora bidali zuen baloia.
Minutuek aurrera egin ahala, Athleticek txartel asko jasotzearen pisua zuen arren, lehoiek kanporaketa gaindi zezaketela ematen zuen. Yurik izan zuen lehen abagune ona 63. minutuan, Berenguerren pase baten ostean. Bere beheko jaurtiketa Joel Roblesek urrundu zuen.

Zazpi minutu geroago De Marcosen aukera argiagoa izan zen. Danik baloi on bat ireki zion Yuriri eta bere erdiraketa buruz errematatu zuen De Marcosek langatik gora. Mundu guztia luzapenera begira zegoen eta Betisek baloi galdu bat aprobetxatu zuen area barruan. Juanmik ez zuen barkatu.

Hala ere, Athleticek kanporatua zirudienean, Raul Garcia agertu zen burukada bikain batekin 93. minutuan, Iñigo Martinezek etsi-etsian egindako erdiraketa batean. Bere golak luzapena eta beste partida bat ekarri zituen. Athleticek luzapeneko aukera bakarra izan zuen Morcilloren jaurtiketa baten ondorioz, baina Joelek gorputzetik baloia ateratzea lortu zuen.

Athleticek atezain itzela dauka, eta penalti-multzoaren protagonismoa hartu zuen 4-1 irabazteko. Raul Garcia, Williams, Morcillo eta Yuri Berchiche izan ziren golegileak. Simonek, bi geldiketa eginda, Mandi bakarrik sartzea utzi zuen.