Athletic Club - Elche CF
Jardunaldia 30
Liga

Athletic Club - Elche CF

Athletic Club
Athletic Club
21
Elche CF
Elche CF
  • 32' Berenguer
  • 86' Villalibre
  • Josan 92'

KokapenaSan Mamés , Bilbao

34.572 pertsona

Bi atzaparkada Europako postuetara hurbiltzeko

Athleticek Elche hartu du mendean Berenguerren eta Villalibreren gol ederrekin eta Villarreal puntu bakarrera du orain

undefined

Athleticek 2-1 irabazi dio Elche CFri, Berenguerren eta Villalibreren atzaparkadei esker. Neurketa argi eta garbi zuri-gorria izan da eta lehoiek urrats garrantzitsua eman dute Europarako borrokan. Dagoeneko puntu bakarrera dute Villarreal, zazpigarren postuan kokatuta eta hurrengo jardunaldian bi taldeen arteko talka egongo da.

Lehoiak sendo atera dira hiru puntuen bila. Sancetek, Iñaki Williamsen desmarkeetara paseak gidatuz, behin eta berriz aurkitu du aurrelaria. Williamsen zaharrenak Edgar Badiarekin egin du topo lehenengo, eta zutoinarekin gero, Berenguerri jokoz kanpo zegoelako gola baliogabetu baino lehen. Baina Alexek ez zuen saririk gabe geratu nahi eta denboraldiko golik onenetako bat sartu zuen, VAR-ak beharrezkoa ez zen intriga eman zion arren. Yuri Berchiche ez zegoen jokoz kanpo eta Torinoko jokalari ohia aurkitu zuen, erremate akrobatiko batekin gola sartzeko, 32. minutuan.

Yurik, falta batean, eta Sanceten beste jokaldi batek, Williamsen erremate saiakerarekin, gertu izan dute errenta handitzea aldageletara joan aurretik. Partida trabatuagoa bihurtu da, Elchek gora egin nahi izan duelarik. 61. minutuan, Vesgak eta Sancetek jokaldi ona gauzatu dute Iñaki aurkitu aurretik. Atezaina ederto egon da berriz ere. Aldaketak nagusi izan diren partidaren tartean, Petxarroman ezkerraz saiatu da.

Asier Villalibrek sartu du neurketa erabakitzeko gola, Raul Garciarekin ondo jokatu ostean. Gernikarrak maisuki amaitu du jokaldia eskuin hankarekin. ‘Villa’-ren lehen gola LaLiga-n aurten. Bazirudien dena lasai zegoela, nahiz eta Josanek 92. minutuan sartutako azken golak ezin egon samarra sortu. Betebeharra beteta.