MSV Duisburg VS Athletic Club 2022-7-17 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

MSV Duisburg1 : 1Athletic Club

Ajani35'
Serrano20'
Laburpen bideoa
Estadioa
Schauinsland-Reisen-Arena
Herria
Duisburgo
Data
17/07/2022
Ordua
18:00
Data eta ordua
2022-7-17 - 18:00

Berdinketa MSV Duisburgen aurka Serranoren golarekin

Athleticek etxekoen aurkako berdinketarekin bukatu zuen bigarren lagunartekoa

2022ko uzt. 17a

Athletic Clubek bana berdindu du MSV Duisburgen aurka Tradizioen Kopako 45 minutura jokatu duen bigarren lagunartekoan. Ondorioz, bigarren postuan bukatu du, Mönchengladbachek garaikurra irabazita. Nico Serranok ezkerrez sartutako gol polit bati esker, Petxarromanen erdiraketa neurtuaren ostean, aurrea hartu du Ernesto Valverderen taldeak.

Raul Garcia izan da lehen aukeren protagonista eta Morcillok etxeko atezaina kezkatu du falta batean. 20. minutuan, Nico Serranoren gola iritsi da, Sancetek hasiera batean sortutako jokaldi batean, Petxarromanen erdiraketa erabakigarriarekin. Dani Garciak beste aukera bat izan du area ertzean.

Dena Athleticek bigarrena egitera bideratuta zegoen, baina aurkariaren zelaian izandako galeren eta geroago areara egindako erdiraketaren ondorioz, Mravin Ajanik Ander Iru gainditu du, azken finean Valverderen taldea porrotetik salbatuko lukeena Marlon Freyri asmatutako penaltia geldituta. Zuri-gorriak azken unera arte saiatu dira, Raul Garciak bigarren zutoinean egindako bolearekin, baina partida berdinketan amaitu da.