Athletic Club - Real Sociedad
Herria Txapela Finala

Athletic Club - Real Sociedad

Athletic Club
Athletic Club
10
Real Sociedad
Real Sociedad
  • 22' Vesga

KokapenaLasesarre , Barakaldo

Athleticek txapela jantzi du

Lehoiek Lasesarreko publikoa bere joko eta erritmo onarekin gozarazi eta Euskal Herria Txapela irabazi dute Realaren aurka Vesgaren burukada batekin

Athletic Clubek Euskal Herria Txapela irabazi du Mikel Vesgaren golari esker Reala 1-0 mendean hartuta. Zuri-gorriek ilusioa piztu zieten Lasesarren bildutako zaleei, batez ere gazteenei, eta partida amaitu bezain laster zelaian sartu ziren idoloak besarkatzeko. Valverderen taldeak itxaropena sortzen du. Baloiarekin ausarta da eta estutu egiten du. Itxura ona dauka.

Lehoiak Barakaldoko giro ederrean atera ziren derbira. Atsegin izateko gogoa zuten eta horretan hasi ziren. Yerayek baloi irteera bikain eta pase bikain batekin, Berenguer aurkariaren ate aurrean laga zuen. Nafarraren jaurtiketa kapora joan zen gutxigatik.

1-0ekoa 22. minutuan iritsi zen. Berenguerren falta jaurtiketa neurtua Vesgak, atzerantzko burukada zehatz batekin sarera bidali zuen Zubiaurre gaindituz. Alaitasuna harmailetan eta Realak, behetik asko jokatuz, ia ez zuen arrisku sentsaziorik sortzen. Are gehiago, Athleticek 2-0ekoa gertu izan zuen. Neurketan zehar eskuin hegaletik oso eroso sentitu zen Iñaki Williamsek, Sanceti baloia atzean utzi eta zortzi zenbakidunak kanpora bidali zuen. Zarragak ere jaurtiketa batekin saiatu zen atsedenaldiaren atarian, eta horrek estu eta larri jarri zuen Realeko atezaina.

Bigarren zatia Raul Garciaren giharretako minaren berri txarrarekin hasi zen. Nico Williamsek ordezkatu zuen. Paredes ere sartu zen Yerayren ordez atsedenaldian. Lehena baino aspergarriagoa izan zen. Realak aukera ona izan zuen Braisen ezkerkada batekin eta Robert Navarrok ere bere saiakera kanpora bidali zuen. Diego Ricoren bi txartel horiek intrigarekin amaitu zuten. Athleticek, nekatuago minutuak aurrera joan ahala, Nico Williamsen oinetan izan zuen bere azken abagunea. Helburua beteta zegoen. Larunbat honetan Lezaman ateak itxita jokatuko den Alavesen aurkako lagunartekoa besterik ez da geratzen Mallorcaren aurkako LaLigako estreinaldirako prestatzeko.