Real Sporting de Gijón - Athletic Club
Jardunaldia 11
Liga

Real Sporting de Gijón - Athletic Club

Real Sporting de Gijón
Real Sporting de Gijón
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 72' Bilic
  • Susaeta 62'

KokapenaEl Molinón , Gijón

Puntu bat gehiago eta zortzi galdu gabe

Sportingek 1 Athletic Clubek 1Athletic Clubek puntu bat erdietsi du Sportingen aurka, partida banako berdinketarekin…

Athletic Club

Sportingek 1 Athletic Clubek 1


Athletic Clubek puntu bat erdietsi du Sportingen aurka, partida banako berdinketarekin amaitu eta gero. Susaetak bigarren zatian aurreratu du gure taldea eta Bilicek, baloia Barralek desbideratu eta gero, banakoa ezarri du. Zortzigarren norgehiagoka jarraian galdu gabe, zaleen portaera bikaina eta beste bi jokalari minduta, futbol zelaiaren egoerak ez baitu batere lagundu, besteak beste David Lopezek eta Ekizak orkatila zartadura banarekin amaitu baitute.

Sporting hobeto ibili da lehen zatian, presioa ondo eginez eta bizkarra uste eta desio baino gehiagotan harrapatu gaitu. Bigarren zatian aldiz, Athletic Clubek baloi jabetza gehiago izan du, baina sakontasun gehiegirik gabe.
Jende asko El Molinonen, giro ona futbolera jokatzeko, soropila kenduta, eta etxekoak indartsu. Barralek altuegi ezkerrez errematatu du lehendabiziko minutuan eta lehen zatiko dinamika zein izango zen argi utzi du: baloi luzeak San Jose eta Ekizaren bizkarraren bila eta presio handia.

Llorente azkenean zelairatu da eta zazpigarren minutuan Loraren penaltia eskatu du. Ez zirudien, baina minutuak aurrera joan ahala jokaldi eztabaidagarrien zerrenda handitzen hasi da. Hurrengoa topatu bano lehen Herrerak bigun jaurti du areaz kanpotik Juan Pabloren eskuetara, epailea txartel horia erakutsi dio Iraolari Barralek bere burua haren kontra bota eta gero, eta falta arriskutsua langa gainetik abiatu da.

Barral bera protagonista izan da 17garren minutuan eta atsedenaldian epaileari telefonoz deitu eta galdetzeko esan badio ere, San Joserekin gurutzatu da eta bere burua bota du penaltiaren bila. Epaileak ez du ezer ez seinalatu, baina etxeko zaleek eguneko gaia bihurtu dute. Athleticek ez zion partidari erritmorik hartzen eta 19garrenean Iturraspek bikain kendu dio baloia Castrori, portugaldarra Iraizozen aurrean bakar bakarrik zela. Athleticek baloia zeukan, Sportingek aukerak.

Susaetak txartel horia ikusi du eta Trejori Muniaini egindako sarrerarengatik. Jarraian Llorentek lehen aukera garbia izan du, arean sartu da eta bere ezkerkada Juan Pablok oinarekin urrundu du. Aukera ona, baina atsedenaldira arteko arriskua etxekoa izan da, alde batetik falta ugari area inguruan egin direlako, eta beste alde batetik gure taldea paseetan ohi baino okerrago ibili delako. Azken txanpan Trejok baloi solte bat hartu du arean eta bere jaurtiketa Iraizozek desbideratu du. Garbia ere izan da Barralek izandakoa 42. minutuan, baina Gorka Iraizoz berriro fin ibili da. Jada luzapenean penaltia eskatu dituztenak kanpokoak izan dira, Egurenen eskua egon baita korner baten jaurtiketaren ostean.

Aldageletan Ekiza, minduta, geratu da, eta Toquerok bete du bere tokia. Horrek lerro guztiak berrosatzea suposatu du: atzean Iraola, San Jose, Aurtenetxe, De Marcos, zelai erdian Iturraspe, Herrrera Muniain eta aurrean Toquero, Llorente eta Susaeta.
Lehen aukera Castrok izan du, 46. minutuan, baina kanpora bidali du baloia. Pixkaka zurigorriak, gaur beltzez, animatu dira; Susaetak buruz ez du behar bezala errematatu 48garrenean, ostean Aurtenetxek urrutitik lekutara bidali du eta are gehiago animatu dira David Lopez Muniainen ordez zelairatu denean. Irten, kornerra atera, Toquerok baloia buruz luzatu eta Susaetak kontrako zutoinean bakar bakarrik sareetara bidali du. Zailena omen zen.

Berehala, 64. minutua, Preciadok Rivera kendu du Bilic sartzeko. Athletic berrosatu da hiruko lerro ezarriz, Iturraspe kokatu da zentralen artean Ibai Llorenteren ordez zelairatzen zen bitartean. Ez zen estutasun gehiegirik pasatzen, David Lopez baloia arearantz bidaltzen zuen Toqueroren bila, Iturraspek odola baino ez du bere sudurretik atera Bilicekin tupust egin eta gero eta 71garren minutuan Bilicek berak zortearekin egin du topo, bere jaurtiketa Barralek nahi gabe desbideratu baitu eta baloia Gorka Iraizozen gainetik pasa da banakoa ezartzeko.

Sporting berpiztu da. Iraizozek bere areatik irten da baloi luze bat urruntzeko. Luis Moran zelairatu da Trejoren ordez eta Lora lesionatu denez Damian Suarezek bete du hutsunea. Lehen zatian bezala, azken uneotan etxekoek aukera pare bat sortu dute. Egurenena garbia izan da, baina penalti puntutik kanpora errematatu du 81. minutuan. Dena den are garbiago izan da Barralena 85garrenean, erdiraketa eskuinaldetik, Barralek Iturrasperi bultza eta falta egin dio, epaileak ez du ezer ez seinalatu, eta eskerrak Iraizozek bere burukada harrapatu duen.

Azkenik, Valentzian eta beste hainbatetan gertatu den bezala, zurigorriek arerioaren presioa gainditu dute eta kontrako zelaian jokatzen amaitu dute lehia. Zortzigarrena galdu barik, fisikoki garesti ordainduta eta, Sporting lehen mailara itzuli denetik, lau denboraldi jada, betiko moduan puntu bat urratuz. Orain, aste “lasai” hau amaitzeko Salzburgera joan eta FC Bartzelonaren etorrera San Mamesera falta zaizkigu.