Athletic Club VS Real Betis 2012-8-19 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
01. Jardunaldia

Athletic Club3 : 5Real Betis

De Marcos46'
San José66'
San José75'
Rubén Castro6'
Beñat30'
Pozuelo80'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
19/08/2012
Ordua
19:00
Data eta ordua
2012-8-19 - 19:00

Saririk gabeko erreakzioa Liga hasteko

Athletic Clubek 3-Real Betis Balompiek 5 Athletic Club 3-5 galdu du Betisen aurka 2012-2013 denboraldiko…

2012ko abu. 19a

Athletic Clubek 3-Real Betis Balompiek 5

Athletic Club 3-5 galdu du Betisen aurka 2012-2013 denboraldiko Ligari ekiteko. De Marcos eta San Joseren golak (2) ez dira nahiko izan Ruben Castro, Molina (2) Beñat eta Pozueloren golen aurrean.

Lehen ordu erdian bisitariak 0-3 aurretik ipini dira, iazko denboraldiko partida bailitzan, izan duten abagune guztiak eta etxekoen gabeziak aprobetxatuz. Bigarren zatian, aldiz, ordu erdian ere, zurigorriek hiru gol lortu dute, De Marcosen gol bikaina eta San Joseren burukada bi korner pare baten ostean, baina azken txanpan andaluziarren eraginkortasuna erabatekoa izan da eta puntuak Sevillarantz abiatu dira.

Pena bat, taldearen grina eta jokoa eta zaleen portaera bikaina primeran batu dielako zertxobait gehiago eskuratzeko. Hurrengoan izan beharko, baina bitartean europar helburua sendotzeko pausoa eman beharko dugu ostegunean San Mamesen HJK-ren aurka.