Málaga CF VS Athletic Club 2013-2-16 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
24. Jardunaldia

Málaga CF1 : 0Athletic Club

Saviola18'
Laburpen bideoa
Estadioa
La Rosaleda
Herria
Málaga
Data
16/02/2013
Ordua
18:00
Data eta ordua
2013-2-16 - 18:00

Beste behin litekeenaz pentsatzen

Malaga CF-ek 1 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 1-0 galdu du Malagaren aurka. Saviolak 18….

2013ko ots. 16a

Malaga CF-ek 1 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 1-0 galdu du Malagaren aurka. Saviolak 18. minutuan egin du partidako gol bakarra Piazonen erdiraketa hala moduz errematatu eta gero. Denboraldi honetako beste partida batzuetan gertatu den legez, gure taldeak merezimenduak egin ditu punturen bat urratzeko, baina errematatzean ezin izan du Willy Caballeroren lana gainditu eta egin duenean epaileak ahalegina ez du legezkotzat jo.

Gauzak horrela helbururik gertuena Realaren aurkako partida irabaztea da beheko postuetatik alde egin ahal izateko. Lehia horretarako Gurpegi eta De Marcos zalantza dira, zelaia utzi behar izan baitute lesionaturik. Ostiraleko partidari begira, gutxienez, inork ez du bosgarren txartelik ikusi.