Athletic Club - FC Barcelona
Jardunaldia 33
Liga

Athletic Club - FC Barcelona

Athletic Club
Athletic Club
22
FC Barcelona
FC Barcelona
  • 26' Susaeta
  • 90' Ander Herrera
  • Messi 60'
  • Alexis 69'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Berdinketa merezita liderraren aurka

Athletic Clubek 2 FC Bartzelonak 2 Athletic Clubek beste puntu bat urratu du sailkapeneko liderra…

Athletic Club

Athletic Clubek 2 FC Bartzelonak 2

Athletic Clubek beste puntu bat urratu du sailkapeneko liderra eta txapelduna izateko aukera ia guztiak dituen FC Bartzelonaren aurka bina egin ondoren, iazko denboraldian gertatu zen bezala. Susaetak gure talde aurretik ipini du lehen zatian, bigarrenean Messik eta Alexisek kataluniarren golak egin dituzte eta azken minutuan Ander Herrerak berdinketa ezarri du.

Zurigorriak nagusi izan dira lehen zatian eta bigarrenean minutuak aurrera joan ahala gorri-urdinek nagusitu dira, baina azkenean Herreraren golak justizia egin duela esan daiteke. Erdilariak ezin izango du Vigon jokatu, zikloko bosgarren txartel horia ikusi eta gero.

Ostiralean 21:00etan, arerio zuzenaren aurka, gure taldeak aukera izango du lasaitasun osoraino pausoa emateko.