Real Zaragoza VS Athletic Club 2013-5-19 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
36. Jardunaldia

Real Zaragoza1 : 2Athletic Club

Helder Postiga14'
Llorente80'
Ibai92'
Laburpen bideoa
Estadioa
La Romareda
Herria
Zaragoza
Data
19/05/2013
Ordua
19:00
Data eta ordua
2013-5-19 - 19:00

Hiru puntu lasaitasun matematikoa lortzeko

Real Zaragozak 1 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek garaipena lortu du Zaragozan (1-2) Postigak aurretik…

2013ko mai. 19a

Real Zaragozak 1 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek garaipena lortu du Zaragozan (1-2) Postigak aurretik ipini du etxeko taldea, baina azken txanpan Llorente eta Ibairen golek lasaitasun matematikorako balio duten hiru puntuak ekarri dituzte.

Lehen zatiko hasiera onak ez du jarraipenik izan eta Postigak, buruz, partida aldapaz gora ipini du. Atsedenaldira heldu baino lehen De Marcosi legezko gola baliogabetu diote.

Bigarren zatian, aldiz, Zaragoza partida kontrolpean izaten saiatu da eta baloi bat gure langan jo du, baina Athleticek ez du amorerik eman eta azken hamar minutuetan Llorentek, bigarren saiakeran, eta Ibaik, De Marcosen jokaldi on bat errematatuz, sailkapeneko erdialderantz garamatzaten puntuak eskuratzea ahalbidetu dute.

Eta hurrengo asteburuan Levanteren aurkako norgehiagokak San Mameseko historia itxiko du lehiaketa ofizialei dagokienez. Ospakizunerako partida ea garaipenarekin ere amaitzen den.