
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2012-13
- Athletic Club - HJK Helsinki
Athletic Club - HJK Helsinki


- 25',51' Aduriz
- 31',57' Susaeta
- 42' Iñigo Pérez
- 85' Iraola
KokapenaSan Mamés , Bilbo
Multzoen Faserako urrats erraldoia
Athletic Clubek 6-HJK Helsinkik 0 Athletic Clubek 6-0 irabazi dio Helsinkiko HJK taldeari UEFA Europa…

Athletic Clubek 6-HJK Helsinkik 0
Athletic Clubek 6-0 irabazi dio Helsinkiko HJK taldeari UEFA Europa Leagueko play-offaren joaneko neurketan. Aduriz (2), Susaeta (2), Iñigo Perez eta Iraola golegileak izan dira etxeko europar gol zaparradarik handienean, eta Liejan lortu zen 1-7 historikotik gol bakar batera.
Gauzak horrela, urrats erraldoia eman da Multzoen Fasea jokatzeko, abuztuaren 30ean, ostegunean, Helsinkiko Sonera Stadiumean jokatuko den itzuliko neurketa falta den arren.
Gure taldea jaun eta jabe zan da hasieratik amaieraraino, erritmo altu bat ezarriz eta behin eta berriz saiatuz arerioren erresistentzia gainditu arte. Adurizek UEL-ko bere lehen gol biak egin ditu (Valentziarekin zazpi egin zuen Champions Leaguen) eta lehendabizikoa buruz egin du, Susaetak bezala. Iñigo Pérezek, falta jaurtiketa zuzenaren bitartez , kanporaketa bideratu du atsedenaldia baino lehenago.
Ostean, Athletic Clubek hasierako irudia gorde du eta beste hiru gol egin du, askozaz gehiago egiteko abaguneak sortuz. Aduriz, Susaeta eta Iraolak osatzen dute bigarren zatiko golegileen zerrenda.
Orain Liga datorkigu bueltan Vicente Calderon futbol zelaian, astelehenean, 22:00etan, eta ez da hitzordu samurra izango.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Marcelo Bielsa

HJK Helsinki
Hamaikakoan
