Arenas Club - Athletic Club

Arenas Club - Athletic Club

Arenas Club
Arenas Club
16
Athletic Club
Athletic Club
  • 31' Matador
  • Aduriz 37'
  • Raúl García 60'
  • Williams 64'83'
  • Ibai 74'
  • Iñigo Vicente 81'

KokapenaFadura , Getxo

Garaipen bikaina denboraldi-aurreari hasiera emateko

Markagailuak partida amaitu ostean 1-6 adierazi du.

undefined

Athleticek denboraldi-aurre honetako lehenengo partidua jokatu du Faduran, Arenas taldearen aurka. Partida, Arenasek 1919. urtean lortutako kopa txapelketako mendeurrenaren ekitaldietan sartu da. Epailea Gorka Etayo izan da eta laguntzaileak Asier Panfilo eta Yubal Conde. Markagailuak partida amaitu ostean 1-6 adierazi du.

Gaizka Garitanok zelairatu duen hamaikakoa honakoa izan da: Yago Herrerin, Yeray, San Jose, Unai López, Muniain, Córdoba, Larrazabal, Yuri, De Marcos, Aduriz eta Vesga.

Aulkian, Hodei Oleaga, Ezkieta, Williams, Dani García, Nolaskoain, Ibai, Capa, Raul García, Balenziaga, Iñigo Vicente, Vivian, Sancet eta Andoni López izan dira.

Partidu hasieran, Koldo Aguirreren omenezko minutu bateko isilunea egin da eta bi taldeetako jokalariek besoko beltzak eraman dituzte.

Zurigorriak izan dira baloiaren jabe partidu hasieratik. 17. minutuan, epaileak balio gabe utzi du Aritz Adurizek sartutako gola baina partiduko lehenengo gola Arenasek sartu du Matadorren bitartez, urrutirik egindako jaurtiketa batekin, 31. minutuan. Berdinketaren gola bost minutu beranduago heldu da. Unai Lopezek jokaldiaren ostean Aritz Adurizek sartu du banakoa. Banako markagailuarekin heldu da atsenaldira.

Bigarren zatian, Jokin Ezkieta, Capa, Vivian, Nolaskoain, Balenziaga, Sancet, Dani García, Ibai, Iñigo Vicente, Raúl García eta Williams zelairatu ditu Gaizka Garitanok.

Athletic hasi da berriro agintzen bigarren zatiaren hasieran eta lehenengo aukera garbia talde zurigorriak izan du Raul Garciaren burukada baten bitartez 51. minutuan. Bi minutu beranduago, langa gainetik jaurti du jokalari nafarrak jaurtiketa on baten.

Athleticen bigarren gola Raúl Garcíak sartu du 60. Minutuan jokaldi ikaragarri maisutasunez, amaitu ostean. Gol bikaina. Handik gutxira heldu da Athleticen hirugarrena, Iñaki Williamsek sartu du 63.minutuan, Oihan Sancetek egindako jokaldia oso ondo amaituz. Laugarren gola Ibai Gomezek gauzatu du zuzeneko falta jaurtiketa batean. Gol zoragarria benetan; atezainarentzat geldiezina.

Bostgarren gola 82. minutuan heldu da. Iñigo Vicenteren gola. Bere lehenengo gola Athleticen elastikoarekin. Minutu bat beranduago, Iñaki Williams bigarrena eta Athleticen seigarrena, baloi loratu batekin baloia sareetara bidaliz.