Borussia MG - Athletic Club

Borussia MG - Athletic Club

Borussia MG
Borussia MG
02
Athletic Club
Athletic Club
  • Williams (p.) 15'
  • Córdoba 50'

KokapenaChristopeit Sport Arena , Velbert

Benetako garaipena Alemaniako kontzentrazioari amaiera emateko

Athleticek 0 eta 2 irabazi dio Borussia Moenchengladbach taldeari Williams eta Cordobak sartutako golei escker, itxura bikaina emanez.

undefined

Athleticek garaipen interesgarri batekin (0-2) ematen dio amaiera Alemaniako stage-ari. Eta gainera, are eta garrantzitsuagoa, eginda dagoen talde baten sentsazioekin. Borussia Moenchengladbach ez dau aurkari erraza izan eta atezainek gogotik lan egin behar izan dute, oso ongi gainera. Williamsek penaltiz eta Cordobak sartutako golek Alemaniako arratsalde iluna argitu dute.

Azterketa gogorra izan da Velvert-ekoa. Hasieratik igarri da Borussia Moenchengladbach taldeko jokalarien maila fisikoak intentsitate handiko partidua eskatzen zuela. Eta Athletic partiduko lehenengo ordu laurdenean aurreratu da markagailuan Williamsek penaltiz sartutako golari esker. Cordobaren jaurtiketa batek atzelari baten eskuan jo ostean adierazi du penaltia epaileak.

Benetako proba izan da gaurkoa, temperatura atsegina, sirimiria. Joku aldetik, entrenatzaileek hain gustuko duten partidu itxia izan da. Athletic, gol aukera garbirik gabe, aurkaria baino hobea izan da zelaian momentu askotan, nahiz eta Moenchengladbach-ek arriskua sortu Cuisance Frantziarraren esker hankarekin.

Hala ere, atezainen lehenengo merituzko parte-hartzea, Simonen geldiketa izan da Neuhaus-en jaurtiketaren aurrean. Herrerin ere oso ondo irten da zelaira Musel-en jaurtiketa arriskutsuari erantzun bikaina emanaz.

Baina Athletic gogotsu zegoen eta 0 eta 2 jarri da markagailuan Cordobak sartutako golari esker, kontzentrazioan sartzen duen bigarrena. Jokaldi oso ona izan da, Capak hasi, Ibairekin jokatu, honek Williamseri eta Iñakik bikain utzi dio baloia Cordobari. Hamaikakoan zelairatu direnek, 67. minutuan hartu dute aldageletarako bidea. Minutu bat beranduago, Mikel San Josek, gutxigaitik bidali du baloia kanpora jaurtiketa on baten ostean.

Herrerin berriro nabarmendu da Bennett-en jaurtiketa batean. Eta Alemaniarrei, jokoz kanpoko bategaitik gol bat balio gabe utzi ondoren, Sancetek zutoinera bidali du baloia Balenziagaren pase bikaina aprobetxatuz. Athleticen oraina eta etorkizuna dago.

Borussia Moenchengladbach: Sommer; Lang, Elvedi, Ginter, Poulsen; Strobl, Cuisance, Neuhaus; Müsel, Plea eta Bennetts. Aldaketak: Noss (65’) Musel-en ordez.

Athletic Club: Simón; Capa, Núñez, Nolaskoain, Yuri Berchiche; Dani García, Unai López; Ibai, Muniain, Córdoba; eta Williams. Aldaketak Herrerín (46’) por Simón. Minuto De Marcos, Vivian, Yeray, Balenziaga; San José, Sancet; Larrazabal, Raúl García, Vicente; eta Villalibre. (67’).

Golak:
0-1. (15´) Williams (p.)
0-2. (50´). Córdoba.

Epailea: Florian Exner. Txartel horiak: Dani García (37’), Unai López (55’) eta Yuri Berchiche (58’).
Zelaia: Christopeit Sport Arena (Velbert) 4.600 ikusle.