
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2020-21
- Real Sociedad - Athletic Club
Real Sociedad - Athletic Club


- 89' López
- Villalibre 85'
KokapenaReale Arena , Donostia
Derbiak ihes egin du 88. minutuan
Villalibrek egindako burukada bati esker irabazten ari ziren lehoiak, Roberto Lopezek Unai Simon gainditu zuen arte

Athletic Clubek bana berdindu du Anoetan Real Sociedaden aurka. Zuri-gorriei 88. minutuan partida ihes egin zien, Roberto Lopezen jaurtiketa pozoitu batean Unai Simon ezustean harrapatu ondoren. Lehoiak lau minutu lehenago aurreratu ziren, falta baten ondorioz Villalibrek burukada batez sartu eta gero, Berenguerren erdiraketa bikain batean.
Aukera gutxiko derbia izan zen. Kopako txapeldunari korridorea egin zion Athleticek, talde teknikoa barne. Bilbotarrak aurkaria baino hobeto zelairatu ziren, baina laster izan zuten Yerayren lesioaren berri, giharretako arazoengatik. Errealeko Aihen Muñoz ere aldageletara joan behar izan zen atsedenaldia baino lehen.
Williamsek eta Raul Garciak saiakera pare bat egin zituzten lehen zatian, baina Iñakik ez zuen Yuriren abiada aprobetxatu. Bigarren zatiko lehen aukera ere zuri-gorria izan zen: Balenziagaren erdiraketan Berenguerrek maisuki baloia bere oinean utzi eta mugimendu bikaina egin zuen. Hala ere, Le Normandek azken momentuan gola saihestu zuen.
Geroago, Portu eta Januzaj zelairatu ziren eta etxekoen jokoak hobera egin zuen. Aipatutako lehen jokalariak abisua eman zuen eta Roberto Lopezek baloia kanpora bidali zuen abagune on batean. Athletic suspertu egin zen, eta hortaz, Villalibreren gola heldu zen. Athleticek hiru puntuak eramango zituela zirudien baina Simon ezustean harrapatu zuen Roberto Lopezen jaurtiketa pozoitua agertu zen. Banako berdinketa madarikatuak Marcelinoren aroan agertzen jarraitzen du.
Hamaikakoan

A. Remiro
Zubeldia
Aritz
Carlos Fernández
Oyarzabal
Aihen
Guevara
Isak
Barrenetxea
Le Normand
Zubimendi
Ordezkoak
Monreal
Gorosabel
Januzaj
López
Portu
Marrero
Zaldua
Sagnan
González de Zarate
Merquelanz
Bautista
Entrenatzaileak
Imanol Alguacil

Real Sociedad
Hamaikakoan

A. Remiro
Zubeldia
Aritz
Carlos Fernández
Oyarzabal
Aihen
Guevara
Isak
Barrenetxea
Le Normand
Zubimendi
Ordezkoak
Monreal
Gorosabel
Januzaj
López
Portu
Marrero
Zaldua
Sagnan
González de Zarate
Merquelanz
Bautista
Entrenatzaileak
Imanol Alguacil

Athletic Club
Hamaikakoan
