Real Sociedad - Athletic Club
Jardunaldia 29
Liga

Real Sociedad - Athletic Club

Real Sociedad
Real Sociedad
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 89' López
  • Villalibre 85'

KokapenaReale Arena , Donostia

Derbiak ihes egin du 88. minutuan

Villalibrek egindako burukada bati esker irabazten ari ziren lehoiak, Roberto Lopezek Unai Simon gainditu zuen arte

undefined

Athletic Clubek bana berdindu du Anoetan Real Sociedaden aurka. Zuri-gorriei 88. minutuan partida ihes egin zien, Roberto Lopezen jaurtiketa pozoitu batean Unai Simon ezustean harrapatu ondoren. Lehoiak lau minutu lehenago aurreratu ziren, falta baten ondorioz Villalibrek burukada batez sartu eta gero, Berenguerren erdiraketa bikain batean.

Aukera gutxiko derbia izan zen. Kopako txapeldunari korridorea egin zion Athleticek, talde teknikoa barne. Bilbotarrak aurkaria baino hobeto zelairatu ziren, baina laster izan zuten Yerayren lesioaren berri, giharretako arazoengatik. Errealeko Aihen Muñoz ere aldageletara joan behar izan zen atsedenaldia baino lehen.

Williamsek eta Raul Garciak saiakera pare bat egin zituzten lehen zatian, baina Iñakik ez zuen Yuriren abiada aprobetxatu. Bigarren zatiko lehen aukera ere zuri-gorria izan zen: Balenziagaren erdiraketan Berenguerrek maisuki baloia bere oinean utzi eta mugimendu bikaina egin zuen. Hala ere, Le Normandek  azken momentuan gola saihestu zuen.

Geroago, Portu eta Januzaj zelairatu ziren eta etxekoen jokoak hobera egin zuen. Aipatutako lehen jokalariak abisua eman zuen eta Roberto Lopezek baloia kanpora bidali zuen abagune on batean. Athletic suspertu egin zen, eta hortaz, Villalibreren gola heldu zen. Athleticek hiru puntuak eramango zituela zirudien baina Simon ezustean harrapatu zuen Roberto Lopezen jaurtiketa pozoitua agertu zen. Banako berdinketa madarikatuak Marcelinoren aroan agertzen jarraitzen du.