Athletic Club - Sevilla FC
Jardunaldia 11
Liga

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
21
Sevilla FC
Sevilla FC
  • 26' De Marcos
  • 45' Susaeta

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Bigarren garaipen erreskadan Ligan

Athletic Clubek 2 Sevilla FC-k 1 Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Sevilla FC-i eta bigarren…

Athletic Club

Athletic Clubek 2 Sevilla FC-k 1

Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Sevilla FC-i eta bigarren garaipen erreskadan lortu du Liga, iazko txapelketako puntu kopuru bera eginda hamaika jardunaldi jokatuta, hau da, hamalau. Zurigorriek bere golak lehen zatian egin dituzte, De Marcosek lehen eta Susaetak luzapenean eta Negredok penaltiz bi garren zatian, gure taldea hamar jokalarirekin geratu eta berehala Herrerak bigarren txartel horia ikusi eta gero. Garaipen garrantzitsua bezain landua, are gehiago kontuan hartuta gure taldeak partida gogorra jokatu zuela ostegunean eta andaluziarrek, aldiz, ez.

Arestian aipatutakoa ez da larunbatean Santiago Bernabeun egongo, eta ezta ere De Marcos, bosgarren txartel horia ikusi eta gero. Beraz, aldaketak derrigorrezkoak izango dira, azken bi partidatan zelairatu den hamaikako berberean.

Aspaldiko partez, partidarik ez aste barruan, baina Amorebieta, Susaeta, Muniain eta Aurtenetxek nazioarteko konpromisoak badauzkate.

Partidaren ostean Nazioarteko Peñen Federazioaren ordezkariek iazko erregulartasun sariak eman dizkiote palkoan Oscar de Marcos eta Irene Paredesi.