RCD Mallorca VS Athletic Club 2012-12-15 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
16. Jardunaldia

RCD Mallorca0 : 1Athletic Club

Aduriz11'
Laburpen bideoa
Estadioa
Iberostar Estadio
Herria
Palma de M.
Data
15/12/2012
Ordua
18:00
Data eta ordua
2012-12-15 - 18:00

Bigarren garaipen erreskadan Ligan

RCD Mallorcak 0 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 0-1 irabazi dio RCD Mallorcari Adurizek lehen…

2012ko abe. 15a

RCD Mallorcak 0 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio RCD Mallorcari Adurizek lehen zatian buruz Iraolaren pasea errematatuz sartu duen golari esker. Garaipen sufritua izan da oso, batez ere lehen zatian eta estrategiako jokaldietan edo ondorengo jokaldietan etxekoek sortu dituzten abagunerengatik, eta hor azpimarratzekoa da Gorka Iraizozen lana etxekoen aukerarik argienak zapuzteko. Bigarren zatiaren hasiera antzekoa izan da, Mallorca indartsu irten da eta, baina gure taldeak askozaz hobetu kontrolatu du lehia hiru puntu garrantzitsuak eskuratzeraino. Amaieran bertaratu diren zale zurigorriekin partekatzeko aukera izan dute.

Nabarmentzekoa da baita ere bigarren jardunaldiz erreskadan taldeak ez duela golik jasotzen, bosgarrenez Liga honetan, baina aurreneko lauak etxean izan ziren. Aitzitik, Athleticek partidan zehar aukerak ere sortu dituen arren, azken pasean edo definizioan asmatzea ez da fin ibili.

Bestalde, Susaetari zikloko bosgarren txartela erakutsi diote eta ezin izango du egon Zaragozaren aurkako neurketan larunbatean 22:00etan San Mamesen, 2012 gazi-gozo urteari agur esango diona hain zuzen ere. Ea garaipenarekin amaitzen den.