Athletic Club VS Real Zaragoza 2012-12-22 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
17. Jardunaldia

Athletic Club0 : 2Real Zaragoza

Apoño30'(p.)
Helder Postiga41'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
22/12/2012
Ordua
22:00
Data eta ordua
2012-12-22 - 22:00

Zapore mingotsa urteari agur esateko

Athletic Clubek 0 Real Zaragozak 2 Athletic Clubek ezin izan dio Ligako bolada onari eutsi…

2012ko abe. 22a

Athletic Clubek 0 Real Zaragozak 2

Athletic Clubek ezin izan dio Ligako bolada onari eutsi eta 2012ri amaiera eman dio Real Zaragozaren aurka 0-2 galtzen. Apoñok, penaltiz eta Postigak golak lotu dituzte lehen zatiaren azken txanpan.

Norgehiagoka orekatua bezain borrokatua izan da lehen gola heldu arte, talde biek presioa goian egin nahi izan dute eta aukera gutxi egin arren zurigorriek pare bat argi izan dute, baina oraingo honetan aurrea hartzea ezinezkoa izan da. Golekin batera atsedenaldia heldu da eta bigarren zatian aragoitarrek atzerapausoa eman dute eta gure taldearen sakontasun eza nabarian geratu da.

Igor Martinezek Ligako bere lehen minutuak jokatu ditu aurtengo denboraldian eta San Jose, Muniain eta Amorebietari txartel bana falta zaie partida bateo zigorra izateko.

Gauzak horrela, jaitsiera eta europar postuak distantzia berberean daude, sei puntura hain zuzen ere, baina gaurkoa atzerapausoa izan dela ezin uka. Ea 2013an hasiera ona dugun Levanteren aurka. Bitartean astebeteko oporraldia ez zaio inori txarto etorriko.