Levante UD VS Athletic Club 2013-1-5 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
18. Jardunaldia

Levante UD3 : 1Athletic Club

Chris22'
Iborra44'
El Zhar68'
Aduriz6'
Laburpen bideoa
Estadioa
Ciutat de València
Herria
Valencia
Data
05/01/2013
Ordua
16:00
Data eta ordua
2013-1-5 - 16:00

Urtea iazkoa amaitu zen bezala hasi da

Levante UDk 3 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek ezin izan du 2013. urtea garaipen batekin…

2013ko urt. 5a

Levante UDk 3 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek ezin izan du 2013. urtea garaipen batekin hasi, 3-1 galdu baitu Levante UD-ren aurka. Zurigorriek primeran ekin diote norgehiagokari, Adurizen gol bati esker, baina ez dute partidaren protagonismoa mantendu eta atsedenaldirako Crhis eta Iborraren golek etxekoak aurretik kokatu dituzte. Bigarrena heldu denerako, Aymeric Laporte jada ez zegoen futbol zelaian txartel gorria ikusi eta gero.

Bat gutxiagorekin, gure taldeak bigarren zatiari ondo ekin dio ere, baina Munuak Adurizi aukera pare bat zapuztu ostean Levantek partida erabaki du El Zhar-en golaren bitartez. Partida ikusita baliteke emaitzari justuaren etiketa ezin ipintzea, baina valentziarren eraginkortasuna eta gure ahuleziak agerian geratu dira.

Eta orain lehen itzuliari amaiera emateko partida bakarra falta zaio, Rayo Vallecanoren aurka ostiralean 21:30ean San Mamesen jokatuko dena, ea urteko lehen garaipena erdiesteko balio duen. Partida horretan Laportek ezin izango du jokatu.