Athletic Club - Granada CF
29. jardunaldia
Liga

Athletic Club - Granada CF

Athletic Club
Athletic Club
10
Granada CF
Granada CF
  • 66' Aduriz

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Beste hiru puntu behetik alde egiteko

Athletic Clubek 1 Granada CF-k 0 Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Granada CF taldeari Aritz…

Athletic Club

Athletic Clubek 1 Granada CF-k 0

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Granada CF taldeari Aritz Adurizek 67. minutuan egin duen golari esker. Gauzak horrela, zurigorriek hiru puntu garrantzitsu eskuratu dituzte beheko postuetatik alde egiteko borrokan. Jada hamaika dira, eta gainera gol aldea irabazi da gaurko arerioarekiko.

Gure taldeak defentsako lan ona egin du, bederatzigarrenez partida golik jaso gabe amaituz. Bisitariek aukera bana izan dute zati bakoitzean, baina geuk sortutakoak gehiago izan dira. Azken minutuetan, batez ere Susaetak bigarren txartel horia ikusi duenetik, Granada gehiago saiatu da, baina berdinketa eskuratu gabe, nahiz eta Brahimik, bisitarien onena, baloia zutoinera jaurti luzapena hasi bezain pronto.

Hurrengo erronka Sevillan izango da, astelehenean, eta bertan ez da Susaeta egongo, partida bateko zigorra ezarriko baitiote.