Sevilla FC - Athletic Club
Jardunaldia 30
Liga

Sevilla FC - Athletic Club

Sevilla FC
Sevilla FC
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 4'87' Negredo
  • Gurpegi 55'

KokapenaRamón Sánchez-Pizjuán , Sevilla

Porrot garestia azken orduan heldu da

Sevilla FC-k 2 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 2-1 galdu du Sevillaren aurka. Negredok buruz…

Athletic Club

Sevilla FC-k 2 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 2-1 galdu du Sevillaren aurka. Negredok buruz partida hasi eta berehala egin du lehendabiziko gola, Gurpegik, estrategian eta buruz ere berdinketa lortu du bigarren zatiaren hasieran, baina Negredok berak partida amaitzeko oso gutxi falta zela bi eta batekoa ezarri du.

Pena bat, bigarren gola noiz eta nola heldu den ikusita, partida orekatuan eta gorabeherez beteriko norgehiagokan.

Punturik ez urratzea txarra bada, are gehiago gaurkoan igandean Real Madrilen aurka jokatzeko galdu den jokalari zerrenda luzea. Laportek txartel gorria ikusi eta gero eta Gurpegi, Aduriz eta De Marcos zikloko bosgarren txartel hori bana ikusi dutelako. Gainera, Iraolak zelaia minduta utzi behar izan du.